2023.03.14
Raust!

Raust!

  • 2015
  • Bilbo
  • Metala, Rocka
R n\' R

R n\' R

"Odisea" diskoaren lehenengo singlea.

Bideoaren ekoizpena Hodei Torresen eskutik.

Ideia David Caiña eta Hodei Torresena.

Atzera

R n' R

"Odisea" diskoaren lehenengo singlea.

Bideoaren ekoizpena Hodei Torresen eskutik.

Ideia David Caiña eta Hodei Torresena.

Atzera

Odisea (Sormene, 2020.12.06)

Eskutik helduta

Hainbeste galtzearen ondorioz irabazten ikasi dut,
bakardade estuan, nork bere burua onartzen ikasten den moduan.

Sasi artean izatearen ondorioz zerua miatzen ikasi dut,
doluak itota, irri bat pintatzen den moduan.

Inperfekzioen mundu honetan, perfektuak gara.
Nori axola dio zer, gure artean maitasuna bada, eta bada.

Bizitza ederra da, joan etorriez josia,
momentuak bizi, akatsetatik hazi.
Norabiderik gabeko txakur zoroa izan baino,
dortokaren ibilbide samurra miresten ikasi, ibiltzen hasi.
Ez izan inoren jabe, ez egin inoren jabe ere ez,
inguruan daudenen epeltasuna hartu adorez.
Esker ontasuna banatu, laguntza emateko prest izan,
laguntza eskatzen ikasi zentzurik aurkitu ezean.
Maitatu! Apurtu! Dena hobetuko da eskutik helduta.
Zinez, dena hobetzen da eskutik helduta.

Inperfekzioen mundu honetan, perfektuak gara.
Nori axola dio zer, gure artean maitasuna bada, eta bada.