2022.10.19
Rumbo

Rumbo

Beste aldera begira

Hipokrisia da noranzkoa,
Zure gezurren gakoa.
Diruz zikinak kale guztiak
Ta ni beste alde batera begira...
Galtzen ari zaizkigu gazteak
Diru eta robot artean.
Deshumanizazio mendea
Ta ni begira beste alde batera...

Hau da esnatu ezina,
Batzuetan nahiko nuke egon hilda
Hainbeste arazo daude munduan
Ta ni kezkatuta nire buruaz

Askatasuna da fantasia
Mendebalden ez dagon guztintzat.
Milaka arima torturatzen dira
Ta ni beste alde batera begira...
Akojonatuta gaude denak
Jauntxoen esku tartean
Bakarrik geratzen da nekea
Ta ni begira beste alde batera...

Hau da esnatu ezina,
Batzuetan nahiko nuke egon hilda
Hainbeste arazo daude munduan
Ta ni kezkatuta nire buruaz

Batzuetan sentitzen dut enaizela...
Nire bidea beste bat dela...
Barnera begiratzen dudan bakoitzean
Hegan dablitza txoriak
Gauzak egitearen zergaitia
Nahasten zaizkit barrenean.
Dualitatea nire kontra
Hainbeste aukera eta ni erdian galduta

Hau da esnatu ezina,
Batzuetan nahiko nuke egon hilda
Hainbeste arazo daude munduan
Ta ni kezkatuta nire buruaz