2022.10.19
Rumbo

Rumbo

Bueltaka vals

Bizitza da
Zirkuitu bat
Eta dena errepikakorra
Zuk zeuk sortuak,
Paranoiak
Arduratsu beti ibili behar duzu
Nahaste borraste guztiak gestionatzean

Esanzazu, behingoz bai esanzazu
Nazkatuta, zorabiatuta zaudela
Eta kaletan aurkitzen zara
Beraka begira, txapela jantzita,
Begirada guztik daude zure gainean

Bueltaka bueltaka bueltaka buelta
Kale guztiak berdinak dira
Biraka biraka biraka bira
Hala gabiltza gizaki guztiak
Bueltaka bueltaka buelta...
Gelditu zazue nik hemendik jaitsi naetela,
jaitsi naetela

paradoxa errepikakorrak
bukatutakoa berriz hasten
inoiz geratu ezin den motorra
denbora ez da inoiz nekatzen
zure izana bizitza osorako da
hori ez da hain errez aldatzen
atera zarela uste duzunean
inoiz baino barrurago sartuta zaude

esaidazu nola egiten duzun lasai bizitzeko
kontaidazu zein trikimailu duzun ez pentsatzeko
lagunduidazu zurrunbiloan sarturik bainago
beti noa korrika bueltaka biraka eta jada nekatuta nago...

Egiteaz bueltaka bueltaka bueltaka buelta
Kale guztiak berdinak dira
Biraka biraka biraka bira
Hala gabiltza gizaki guztiak
Bueltaka bueltaka bueltaka buelta
Beti galduta kale berberetan
Biraka biraka biraka bira
Inoiz geratu ezin den motorra
Bueltaka bueltaka buelta...
Gelditu zazue nik hemendik jaitsi naetela,
Gelditu zazue behingoz nik hemendik jaitsi naetela,
Gelditu zazue mesedez nik hemendik jaitsi naetela,
jaitsi naetela