2016.03.18
Sacco

Sacco

Gutasunean

Gaztain morkots batean bezala hainbat ale ditu nitasunak. Ni poliedrikoa: identitate anitza, zatitua, mudakorra, kontrajarria eta osagarria. Besteekin gaudenero aldiro beste bat gara. Ni “gu” askotako partaidea naiz. Besteentzat apenas bada tokirik hain gurea dugun gutasunean.