2019.09.05
Sagarroi

Sagarroi

  • 2000 - 2010
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Rocka, Reggaea, Ska
  • Webgunea

Atzera

Baleike
play_buttonadd_button
EROSI

Baleike

2006 - Kasba Music


  • Korsario modernoak(Hitzak: Iñigo Muguruza-Musika: Sagarroi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Basalilia(Hitzak: Iñigo Muguruza-Musika: Sagarroi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Radiochango(Hitzak: Iñigo Muguruza-Musika: Sagarroi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Sagarroiak(Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Sagarroi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gu mukizapirik gabe!(Hitzak: Iñigo Muguruza-Musika: Sagarroi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Libre(Hitzak: Iñigo Muguruza-Musika: Sagarroi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Viasconen ragga-runba(Hitzak eta musika: Marco Viascon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kaos artistikoa(Hitzak: Iñigo Muguruza-Musika: Sagarroi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Siesta(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Sagarroi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bihotzaren minean(Hitzak: Iñigo Muguruza-Musika: Sagarroi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 35' 03"


Argi kodea: KM00206


Azala: Joseba Ponce


PARTAIDEAK

  • Iñigo Muguruza, gitarra, ahots nagusia
  • Asier Ituarte, tronboia, teklatua
  • Gorka Baskaran, bateria, perkusioa
  • Carlos Zubikoa, baxua
  • Miren Gaztañaga, ahotsa

GRABAZIOA

Santos Records estudioa (Ondarroa, Bizkaia), 2006ko iraila


SOINU TEKNIKARIA

Iñigo Santos, Mikel Santos


LAGUNTZAILEAK

  • Amparanoia, ahotsa ("Basalilia", "Viasconen ragga-runba")
  • The Solanos, koruak eta giroa ("Radiochango")
  • Andoni Basterretxea, ahotsa ("Gu mukizapirik gabe!")
  • El Puche, kajoia ("Viasconen ragga-runba")
  • Jorge el Pisao, gitarra flamenkoa ("Viasconen ragga-runba")

GENEROAK

Reggaea, Ska

Iñigo Muguruzak (Irun, 1964-2019; ahotsa eta gitarra), Carlos Zubikoak (baxua) eta Gorka Baskaranek (bateria) osatu zuten Sagarroi, 2000. urtean. Joxe Ripiaurekin jorratutako doinu bero eta karibeñoak alde batera utzi eta, proiektu berrian, hardcorea lantzeko asmoa zuen Muguruzak. Horretarako beste bi musikari bildu zituen: Carlos Zubikoa Apurtu taldean aritua zen aurretik, eta Gorka Baskaran Gatazka eta Be Quiet taldeetan. Meatzaldea (Metak, 2001) izan zen taldearen aurkezpen txartela. Izenak iradokitzen zuen bezala, rock doinu ilun eta dentsoak biltzen ditu lan horrek. Hamalau kantuen artean hiru bertsio daude: “En el claro de la luna” (Silvio Rodriguez), “Homo homini lupus” (Beti Mugan) eta “Bizitza triste eta ederra” (Joxe Ripiau).

egb_jpgakikusi2-3.pl.jpeg

Iñigo Muguruza, Carlos Zubikoa eta Gorka Baskaran, Sagarroiko lehen hiru taldekideak. (Alberto Markuerkiaga)

Euskal Herrian ez ezik, Madrilen, Bartzelonan, Suitzan, Zagreben, Belgraden eta Kuban aurkeztu zuen diskoa zuzenean. Hala ere, diskoak ez zuen taldeak espero zuen harrera izan, eta norabide musikala aldatzea erabaki zuen Muguruzak. Joxe Ripiaun taldekide izandako Asier Ituarte tronboi jotzailea sartu zen Sagarroin, eta horrek beste ildo bat ireki zuen: “hardcore-festa-raggamuffin-kontzientea”, Muguruzaren hitzetan (1). Euria ari duela (Metak, 2003) bigarren diskoan islatu zen aldaketa. Gonbidatu ugari izan zituen laukoteak lan horretan: Francis Diez (Doctor Deseo), Amparo Sanchez (Amparanoia), Sergio Ordoñez (Joxe Ripiau, Esne Beltza), Oskar Benas (The Solanos, Fermin Muguruza Dub Manifest), Fernando Gimeno (Kuraia, Estricalla, Matxura, El Corazon del Sapo). Disko honetako kantu guztiak Sagarroik sortutakoak dira.

???????????????????????????????

‘Toulouse’ diskoaren aurkezpenean. (Marisol Ramirez / Argazki Press)

Berehala heldu zen Toulouse (Metak, 2004). “Aniztasuna, elkartasuna, pentsamendu ezkertiarra, herrien kulturen arteko errespetua, nahasketa aberasgarri bat” gogora ekartzen dituelako hautatu zuten hiri horren izena hirugarren diskoa bataiatzeko (2). Joxe Ripiauren diskoetan bezala, zinemari buruzko erreferentziak aurkitu daitezke lan honetako zenbait kantutan (“Bowling for Colombine“, “Ez eman begirik“…), eta diskoaren azalean Anthony Quinn aktorea ageri da. Ska eta reggae doinuak finkatu ziren taldean eskaintzan, eta doinu latinoetara ere zabaldu zen. Afrika Bibang kantariak (Etsaiak) lagundu zuen ahotsean.

Laukotea boskote bihurtu zen laugarren diskoan, Baleike-n (Kasba Music, 2006). Miren Gaztañaga aktorea sartu zen taldean abeslari gisa. Aurretik, 200ean, Antzerkiola Imaginarioa antzerki taldearen Ezekiel ikuskizunean lan egin zuten elkarrekin Sagarroik eta Gaztañagak. Beste berrikuntza bat diskoetxe aldaketa izan zen. Metak desagertu ostean, Katalunian aurkitu zuen Sagarroik bere lan berria argitaratzeko etxea, Kasba Music. La Kinki Beat eta Cheb Balowskiren diskoetxe berbera. Disko beroa eta alaia da Baleike, “taldeak bizi izan duen une on batean sortu da, gauza politak gertatu dira taldearen inguruan”, azaldu zuen Muguruzak (3). Anekdota gisa, flamenko doinuetara hurbildu zen taldea disko honetan, Marco Viascon galiziarraren bertsio bat egiteko (“Viasconen ragga-runba“). Halaber, Muguruzaren aita zenari egindako omenaldiak ixten du diskoa (“Bihotzaren minean“).

3745

Iban Larreboure, Iñigo Muguruza, Miren Gaztañaga, Asier Ituarte eta Gorka Baskaran, ‘Haikua’ diskoa grabatu zuen boskotea.

Sagarroiren bosgarren eta azken diskoa hiru urte geroago heldu zen, Haikua (Sagarroi Ekoizpenak, 2009). Autoekoizpenera jo zuen boskoteak lana argitaratzeko, diskoetxeekin “zenbakiek ez dutelako ematen” (4). Jatorrizko taldekideetako batek, Gorka Baskaranek, taldea utzi eta Iban Larrebourek hartu zuen haren lekua disko honetan. Kantu guztien hitzek Japoniako haiku poemen 17 silabako egitura dute, eta Iñigo Muguruzak eta Karmelo Jaio idazleak idatzitakoak dira. Diskoak soinu akustikoa du, eta aurreko lanak baino pausatuagoa eta malenkoniatsuagoa da.

Diskoa plazaratu eta urtebetera taldea desegiteko erabakiaren berri eman zuen Sagarroik.

Iñigo Muguruzak Lurra taldea sortu zuen 2012n.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Entzun! aldizkaria, 2003-04-12
  • (2) Gaztezulo aldizkaria, 48. zenbakia, 2005. urtea
  • (3) Berria, 2006ko abenduaren 24a
  • (4) Berria, 2009ko apirilaren 25a
Berandu da oraindik

Berandu da oraindik

Zuz: Ander Odriozola

Atzera

Berandu da oraindik

Zuz: Ander Odriozola