2020.01.10
Saioa

Saioa

  • 1978
  • Legorreta (Gipuzkoa)
  • Folka, Popa

Itsasikara

Gorputzaren ta arimaren barruan
Uhin sismikoak balira bezela
Olatu gaziak elkarri kolpeka…kolpeka

Aintzira gainean ur-tanta erortzean
Sortzen dittun uhinak bezela
Nabaritzen al dezu nere ezinegona…ezinegona

Oihartzun honen sorlekua
Erraietan dago ezkutatua

Olatu-talka bortitz honetan
Malkokin kanporatzen den oinazeak
Dardarka jartzen du inguru guzia…guzia

Eta itsasikararen indarrak
Beldurtzen ditu maite ditugunak
Tsunami erraldoi baten modura…modura

Oihartzun honen sorlekua
Erraietan dago ezkutatua,…