Siku

Siku

  • 2025
  • Pop-rocka

Betiko kontuak

Betiko lekuan
Betiko tragoa
Zin dagizut
Azkena ta etxera noa

Betiko lekuan
Betiko tragoa
Betikoekin
Betiko kontuak

Aspaldiko lagun batekin egin dut topo
Zer moduz? Hemetik dena dago ondo

Taberna zaharra zarratu dute
Pizzeria bat zabaldu dute
Frontoira joan nahi nuke
Ezin dut, hori be itxi baitute

Noizbait izan ginena
Orain garena
Noizbait izan ginena
Herri zahar zikin honen
Kaleetan zehar

Zaborrontziak aldatu dituzte
Okindegiko letrek kolorea galdu dute
Haurrak zirenak lanean dihardute
Haurrak ginenak galduta gaude


Noizbait izan ginena
Orain garena
Noizbait izan ginena
Herri zahar zikin honen
Kaleetan zehar


Gaur eraikiko ditugu biharko oroipenak
Bihar erreko ditugu atzokoak
Betikoekin
Betiko lekuan
Betiko trago eta kontuak