Siku

Siku

  • 2025
  • Pop-rocka

Eskuetan aizkora (ft. Amaiow)

Zauria zabalik ta
eskuetan aizkora
igarri zitekeen
gertatuko zena

Bala bat dau galdurik
ta ni bere atzetik
nora eramango nauen
ez dakit oraindik

Basamortuan
egarriak itota
Zure besotan
guztiz damututa

Ekaitzaren ostean
omen dator barea
Nik halakorik
ez dut ikusi ordea

Ez dut ikusi ordea!

Zauria zabalik ta
eskuetan aizkora
igarri zitekeen
gertatuko zena

Bala bat dau galdurik
ta ni bere atzetik
nora eramango nauen
ez dakit oraindik

Mundu hau, maitea
Ezin da geratu honela
Ohartu naiz bide hura
Etzela irtenbidea

Lerrootan uzten dizut
Ezinbestean naizena
Behintzat holan
Ez dit gehio
Min egingo gauetan

Baietza ta ezetzaren
Etengabeko guda
Kontraesanen arteko
Barneko burrunba

Baietza ta ezetzaren
Etengabeko guda
Kontraesanen arteko
Barneko burrunba