Silicies Grizzlies taldearen lehenengo lan autoproduzitua rocka eta funkaren artean mugitzen da gehienbat, baina metal, stoner, psychedelic eta punk doinuak ere entzun daitezke abestietan. Estilo nahasketa eta letra absurdo eta arraroekin, kontrastea duen giro dibertigarri, ilun eta aztoratua sortzen du boskoteak.