 
            "Nola galdu denbora" (2019, Mauka Musikagintza) diskoko bigarren aurrerapen kantua.
Bideoa: Ander Merino (Badator) eta Julen Idigoras
"Nola galdu denbora" laugarren diskotik ateratako "Cicatrices" kantuaren bideoklipa.
Bideoa: Alabama http://somosalabama.com/
Zuzendaritza: David Olariaga
Konformitatearen kabiek ito 
Ez al duzu inoiz egin eztanda? 
Errutinak bizitza osoa noiz irentsiko 
ez dut ezer nahi ez bada eskura emanda 
Erronka berriei eutsi tinko 
Goxoagoa da ura iturri berritatik edanda 
Aldaketa ez da inoiz iritsiko 
Sofan telebistari begira etzanda 
Galtzen bagera ere 
Pausoek gidatzen gaituzte 
Egunsenti berrietara 
Hausten ez da ikasten 
Bizitza zer ote da ba 
Beste aukera bat ez bada? 
Erosotasunetik at 
Sufritzen ez dugu ba ikasiko 
Gustatzen ez zaigun guztia jasanda 
Aspertzen gaituzten gauzekiko 
Oihuka dezagun, iritsi da gure txanda 
Galderez osaturiko abaniko 
Konformitatea alde batean iraganda 
Saririk ez da zerutik eroriko 
Mundu bat dugu zain eta kalean da