2017.01.03
Skunk

Skunk

  • 1990 - 2006
  • Hendaia (Lapurdi)
  • Ska-rocka

Atzera

Lankktalo
play_buttonadd_button
EROSI

Lankktalo

1997 - Esan Ozenki


  • Ongi gaizki(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Lankktalo(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Skutxa(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gilipollas(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Skasalda(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Potota / Zakila(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Eperra(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zutik(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Maria Txutxena(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Skimalak(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ale Txomin(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Basajaun bezala(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bad Manu(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Goazen(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • La rosa(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Herri Urrats 96(Hitzak eta musika: Skunk)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 58' 57"


Argi kodea: EO 116 CD


Azala: Fidel Perrot


PARTAIDEAK

  • Fidel Perrot, ahotsa, teklatuak
  • Rafa Rodrigo, gitarra, ahotsa
  • Iban Alzue, gitarra, ahotsa
  • Lisa Martinez Lizardui, saxofoia, ahotsa
  • Filipe Aldako, tronpeta
  • Juanjo Garcia, perkusioak, ahotsa
  • Kristof Saint Georges, baxua
  • Julio Folgueras 'Momo', bateria
  • Stephane Paulini 'Pollux', tronboia, ahotsa

GRABAZIOA

IZ estudioa (Amasa, Gipuzkoa), Katarain estudioa (Azkarate, Nafarroa)


SOINU TEKNIKARIA

Kaki Arkarazo


LAGUNTZAILEAK

  • Wanda, Anan Toth, ahotsak (6, 12)
  • Didier Real, teklatuak (5)
  • Idoia Lopez Riaño, gitarra, ahotsa
  • Kaki Arkarazo, gitarra (4)
  • Leire Iturralde, ahotsa (16)
  • Panpi Gerard, akordeoia (16)
  • Kargol´s (1)

GENEROAK

Rocka, Reggaea, Ska

Skunk 1990ean sortu zuten Hendaiako lau gaztek, eta lehen urteetan punk doinuak jorratu zituzten. Bost urte geroago haize atala sartu zen, eta horrela hasi ziren reggae, ska eta punk musikak nahasten. Ipar Euskal Herriko zenbait taldek sortutako ZTK (Zimako Talde Koordinakuntza) elkartearen bidez argitaratu zuten lehen diskoa, Eh beh, ze pasatzen da?? (1996), eta “Argi gogoan” kantuari esker hasi zen ezagun egiten Skunken izena, hala Ipar Euskal Herrian nola Hego Euskal Herrian, talde askok lortzen ez dutena. Urte berean Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jairako kantua sortzeko enkargua jaso zuen. Orduz geroztik musikari ugari pasatu dira taldetik, baina taldekide kopurua ez da sekula zazpitik jaitsi, batzuetan 11 ere izateraino. Estiloak nahasteko eta agertokian jarduteko moduagatik, Mano Negra izan da taldearen erreferentzia nagusia; hain zuzen, Mano Negra illegal omenezko disko bilduman parte hartu zuten, “Indios de Barcelona” kantuaren moldaketarekin.

Ez da harritzekoa, beraz, Esan Ozenki diskoetxeak arreta jarri izana euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez abesten zuen taldean. Lankktalo (1997) Kaki Arkarazorekin grabatu zuten, eta segidan Euskal Herritik kanpora jotzen hasi zen: Bretainian, Katalunian, Belgikan, Italian, Ipar Irlandan… Halaber, izen handiko artistekin partekatu zituen agertokiak: Laurel Aitken, Sargento García, Lee Perry, Mad Professor, Tagada Jones, Def Con Dos, Kargols, Voodoo Glow Skulls… Esperientzia ugari izan ostean, estudiora itzuli zen taldea, Enbata (Esan Ozenki, 1999) hirugarren diskoa grabatzeko, berriz ere Kaki Arkarazorekin. Taldearen izpiritu nazioartekoak eta taldekideen jatorri ezberdinek hibrido musikal berezia sortu zuten beste behin, reggae, ska, hardcore, jazz, hip hop, raï eta Hungariako musika zingaroa nahastuz. Kolaboratzaileen artean, Beñat Axiari eta Bordeleko Rageous Gratoons taldea zeuden. Hitzetan berriz, umorea, kritika, ironia eta konpromezu soziala ageri zituzten.

Taldearen sorreraren hamargarren urteurrena ospatzeko, zenbait ekimen abian jarri zituen Skunkek. Skunk Diskak zigilua eta banatzailea sortu zituen, aurrerantzean bere lanak ekoizteko. Hala ere, diskoak beste diskoetxe baten lizentziarekin argitaratu izan ditu, Espainiako zein Frantziako estatuetan. Zigilu propioa zabaltzeko, Skunk #1 bilduma (2000) kaleratu zuen, bitxikeriez eta argitaratu gabeko kantuez osatua. Euskal Herria Zuzenean jaialdirako 1999an egindako kantua, The Clash taldearen “Kontrol osoa“, eta Laurel Aitken jamaikarraren kolaborazioa dira horietako batzuk. Horrez gain, Quebecen eta Libanon aritu zen jotzen 2000ko ekainean.

Hurrengo lana, Kinki (Metak, 2002), Belgikan grabatu zuten, Andre Gielen soinu teknikariaren estudioan. Skunken ohiko nahasketa eskaintzen du laugarren disko horrek, ska, reggae, punk eta rock-and-roll doinuak biltzen ditu, eta, bilakaera antzematen bada ere, estiloz sailkaezina izateko joerari eutsi zion taldeak. Italieraz abestutako kantu bat dago lan horretan, “Ti amo ancora”, eta amodioa ez ezik, faxismoaren hedapena, Batasunaren legez kanporatzea eta bestelako gaiak ditu hizpide.

1805

Skunk taldea 2004. urtean. (Gaizka Iroz)

Beste bost taldekide sartu ziren Giltzak (Gor, 2004) diskoaren grabazioan. Aurrera jo eta ateak ireki beharraren ideia adierazi nahi izan zuten izenburuan. Ezohiko soinu teknikari batekin grabatu zuten, Karlos Osinagarekin (Lisabö), eta, ohi bezala, ska, reggae, punk, rock, hardcore eta ekialdeko doinuak batzen ditu. Lan hori aurkezteko Suitzan eta Belgikan aritu zen taldean, Euskal Herrian ez ezik. Hala ere, gero eta gehiago dira kanpoan eskaintzen dituen emanaldiak.

Skunk Diskaken azken argitalpena International Reggae Martxaska bilduma bikoitza (2005) izan zen. Skunkekin lotura duten nazioarteko 36 talde biltzen ditu, besteak beste, The Special Guest (Berlin), Persiana Jones (Torino, Italia), Antidoping (Mexiko), 99% FAT (Melbourne, Australia), Inadaptats (Katalunia), The Moon Invaders (Belgika)….

Hasieratik aldaketa ugari izan ziren Skunkeko taldekideen artean, baina bizkarrezurra berbera izan zuen: Kristof Saint Georges (baxua), Rafa Rodrigo (gitarra, ahotsa) eta Filipe Aldako (tronpeta). Rafa Rodrigo Willis Drummond taldean ari da gaur egun, eta Iban Rusiñolek The Sparteens sortu zuen duela urte batzuk. Bertan Skunk-eko beste taldekide ohi batekin elkartu zen: Stephane Paulinirekin.

Testua: Jon Eskisabel