2019.05.07
Striknina

Striknina

  • 2006
  • Leioa (Bizkaia)
  • Punk-rocka, Rocka

Ein

Nor bere burua ulertzeko
Hirugarren pertsona behar da
Gure existentzia bermatzeko.
Argi itzalen arteko
Amaigabeko gatazka
Osotasunean ikusteko.

Etorkizuna itxaron
Dena aldatzeko nahian
Ardura beste zerbaiti emon.
Gure esku zabaltasuna
Fisikari soilik ebatzi
Historiaren hautsez zapaltzeko.

Eguzkia eta euria ito izerdian, ito itzazu izerdian
Gure eskutan utziz merezi duguna, irabazi egin duguna

Ta halan be zeuri eskatu behar
Porrotan irakatsiak gara
Bizi behar baimenaren menpean
Behintzat berriz ere elkartu gara

Eguzkia eta euria ito izerdian, ito itzazu izerdian
Gure eskutan utziz merezi duguna, irabazi egin duguna
Denboran lurperatu gainontzeko haziak esperantza gabean
Urritasuna emanez urri luze batean, urri luze batean.