2019.05.07
Striknina

Striknina

  • 2006
  • Leioa (Bizkaia)
  • Punk-rocka, Rocka

Irautea

Gorrotoaren hutsa gorroto dut
Keak errautsa nimiƱoak puzten
Autofagia honen zaintzaile, belduraren askatzaile

Bai, lehia honen puntu txiki bat zara ta besteak ere
Zeure bidea galtzean datza bizi-irautea

Herdoila denbora izaten da
Gabezi sakona besarkatzen
Eta bakarrik agertzen da norberak norberan birrindu arte

Ta hortxe, erdien, Huxley-ren distopian
Bertikalen oihana sakonean
Zeure tripak erre ta galtzera zoaz!

Lehia honen puntu txiki bat zara ta besteak ere
Zeure bidea galtzean datza bizi-irautea
Galtzea bizi-irautea da.

Orain zer konta leiduteko
Arnasak denbora agortzen badu
Azkenengo pauso sendoa
Jauzia izan da dardararantz

Lehia honen puntu txiki bat zara ta besteak ere
Zeure bidea galtzean datza bizi-irautea
Galtzea bizi-irautea da.