2020.12.29
Sugan

Sugan

  • 2006 - 2008
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka

Atzera

Itxura garestia

Mugimenduan

Zeru izartsuaren azpian,
non dago bakoitza?
Zeintzuk esnatuko dira?
Zeinek igaroko du gaua esna?
Irauten badakigu,
bizitzea ahazten zaigu.
Ikasgai konplikatuegia,
azterketak momentu oro
eta ondoezak ezin kendu.

MUGIMENDUAN GELDI
ALA GELDIAN MUGITUZ ZAUDE?
ZENBAT BEGI, ZEIN BEGIRADA GUTXI.

Etorri eta joango garen,
non-a ezagutzerik baden,
zertarako-a erabaki.
Zergatietarako ez dut astirik,
baina badut nola-ra ausartzeko motiborik.
Ametsen geruza zeharkatu,
bihotzari entzun, buruarekin lagundu.
Menpekotasunak gainditzean
zoriona badela ikusiko duzu.