2020.12.29
Sugan

Sugan

  • 2006 - 2008
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka

Atzera

Itxura garestia

Lehen zauskada

Aldarte txarretan,
norberaren egunetan,
lehen zauskadaren garrantziaz
asperturik nago.

Intimitate bat
zor den hitz eroetan
hausnartzen dut eztabaidatzea,
zein den tristea.

URA EZ DA GARDENA
EZ DA EZER DIRUDIENA.
GEZURRIK EZ ESANA
GUZTIZKO EGIA AL DA?

Aukeren salmentan
ez da zergarik sortu,
gaiztakeriaren prezioa
merkeegi dago.

Ez dugu eraikiko
azaleko iritzirik,
guretzat uko eginikoa
besteena ez da izango.