2020.12.29
Sugan

Sugan

  • 2006 - 2008
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka

Atzera

Itxura garestia

Gorroto hezurrak

Beldurrak abizena du sosegua,
topatu izan dut atarian
ezkutaketan jolasteko
gogotsu azalduz etxeetan.

Ihesi noa berarekin,
ohartzerako ez nago bakarrik.
Argazki imajin bat atera dut,
pentsakor nago mugiezinik.

ETA HEMEN NAUZU, MURTXIKATUZ,
GORROTO HEZURRAK AHOAN.
AHALEGINDUZ, DAMUA,
BARKAZIOAZ IRENTSI DEZADAN:
-BAINA HORI ZER DA ZURETZAT?
-BAINA NI ZEIN NAIZ ZURETZAT?

Korrika, salbuespenen bat ba ote da?
Amaitu da denbora, kartzelara.
Gaueko bizi hau ez zen ezaguna,
bizitza deitzerik baldin bada.

Zarata nahi dut esnatzeko,
kasu honetan lokartzeko.
Bihar agian inork ez du
gonbidapenik onartuko.