2020.12.29
Sugan

Sugan

  • 2006 - 2008
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka

Atzera

Itxura garestia

Zarena zarelako

Eutsi, borroka bakarrari
izatera heltzeko, zarena zarelako
hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusitu zaitez, zeure legua baduzu
bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu

Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at
jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen
barnetik ateratzen
zeharka, itzulika, garrasika

Eutsi…
Segi, zuzen bide ertzean
gaztigatu dizugu, aurera jarraitzeko
atzera ez begiratzeko.
Egunez egun ziur
nahi hura ikusten dugu
ez arduratu, irtenbiderik ez badu

Ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetuz gero akabo, mutututa, ixilik, zero.
Jakin ezean onartu
uste ere ezin dela
izan, sinestu, aitortu, ezagutu

Eutsi...
Segi...