2020.12.29
Sugan

Sugan

  • 2006 - 2008
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka

Atzera

Itxura garestia

Zuhaitza

Biluzten naiz, gaueko ixiltasunean
Sustraiturik daukadan
Haurtzaroa oroituaz.
Hemen nauzu galdetzen zer diren, zuretzat:

Lehen negar irriak, garraxiak,
Une mutuak, amaren muxuak,
Aitaren babesa, amonaren magalean lokartzea.
Garrantzia zuten isekazko berbak,
Erakutsiak, ikasiak, gorde gabeko
Sekretu guztiak, esan gabekoak, sinetsiak.

Gaur arteko hostoak kulunkatuz
bizitza, ezagutuz, konparatuz
sentimenduen berdintasunekin alderatuz
hemen nauzu galdetzen zer diren, zuretzat:

betiko lagunak, esperientziak,
gezur arruntak, egi gardenak,
garai aldaketa, aldatu etzirenak
gordetakoak
mil abider egondako txoko eta paisaiak,
zeru lurrak, esandako hitzak, entzundakoak,
besarkadak, goreintziak

Hostoak ximurtu bitartean
Oroituko dut, ez da itzuliko, ez da galduko
Naizenaren arrazoia eta honek aurrera darrai