2020.12.29
Sugan

Sugan

  • 2006 - 2008
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka

Atzera

Itxura garestia

Atzoko agurra

Goiza dirudi erlojuan
Orratzen erritmoan mugitzen den denborak
Irudikatu dit gaurra, egoera momentu hontan
Atzotik ahaztu ezin ditudan laztanen
Esnahi anitza, hitz guztien muina
Sentimenduen ainguran galtzen den
Maitasun grina
Oraingoan, oroimen hutsa

Niretzat atzoa ez da hil
Ez naiz esnatu
Nire bihotzak ez zaitu agurtu
Berriro nahi dut
Bizi gau hura, horren
Betea, bakarra, gurea

Zure begiradaren zain
Berriro usai berezi horren esperoan
Non urtzen nintzen nahietan,
Gogoz elkartzean sortzen zen
Suaren zapore gardena xurgatzean
Burua galtzean
Sekretua estaliz
Gorputz bien irrifarra sinetsiz
Algara biziz
Biona egiazkoa

Ezin dt aurrera egin
Gehiegizkoa,
Bakardadea nirea, zu barik
Bihar behar bada
Damu izango naiz
Zurekin betiko joan ez izanaz