2020.07.07
Tenpora

Tenpora

Atzera

Mundu berria (teaser)

Atzera

Zaldiak, denbora

Atzera

Bai mundu berria

Atzera

Zure bila ibili naiz bart (zuzenean)

Atzera

Hitz guztiak aspaldi esan ziren

Egilea: Mattin Zeberio

Atzera

Berandu da

Egilea: Beñat Barandiaran

Atzera

Lampedusa (2018/09/30)

Egilea: Mattin Zeberio

Atzera

Berriro asma nazazu

Lesbos

Inor ez da irla, 
inor ez da bakar: 
kasik ziurrago 
artxipielago... (bis) 

Irla ez den gizon- 
emakume asko 
irlarantz badatoz, 
ez da irlatzeko. 

Nekeak itota 
ez da lo lasaia: 
krudela denean, 
ez deitu bidaia... 

Haurra haur da beti 
(e)ta harria harri, 
nahiz (e)ta bularretik 
ozpina edoski. 

Koordenada bat 
gerraren zedarri, 
mugan sokasalto- 
an dira ibili… 

Lokarria, soka, 
dardar eta oka: 
ukabilak joka 
hesteetan kolpa... 

Heste bat, beste bat, 
eta heste mila: 
hau liseritzerik 
balego bezala.  

Begiak, ordea, 
nork bereak dauzka: 
berde, urdin, arre… 
itsasoko more... 

Lesbos uhartean 
ere gure gisa, 
baina gehitu horri 
txarrantxaren isla...