2018.09.26
The Icer Company

The Icer Company

  • 2013 - 2018
  • Iruñea
  • Pop-rocka
  • Webgunea

Atzera

Ezezagunen bilera

Atzera

Honainoko ibilbidea

Atzera

Lotan

Atzera

Wicked Game

Atzera

Antagonista

Izaki abisalak

Badirudi ur korronteen morroi garela
gure penak ur lodietan ondoratzean
itsasoko ur sakon eta ilun haietan
hotza eta pisu haundi bat besterik ez da

Nork ikusi ditu izaki haien argi izpiak
nork ikusi ditu existitzen ez diren haiek
jada ez dute ur azalera irtenbiderik
desegingo dira bidean hutsunean

Geu gara bereziak
Ez beste inor
Argi bat da gure barnean

Bidai luze honen abenturan
ez ahaztu non den ur azala
igeri egin badaezpada
hondoratzeko arriskua dago eta
zaila da askotan halaere
inguru hontan adieraztea

Geu gara bereziak
Ez beste inor
Argi bat da gura barnean

Sentimenduen errudunak
azken finean gu geu gara eta
zaila da askotan halaere
inguru hontan ez galtzea
ez dago urrun zoriona
esku artean gure artean

Ez dago urrun zoriona
esku artean, gure artean