2020.03.12
Thierry Biscary

Thierry Biscary

100 alargunen dantza

100 alargunen dantza

Egilea: Etxeko Prod

Tatuaia (Donibane Lohitzune, 2020.10.18)

Tatuaia (Donibane Lohitzune, 2020.10.18)

Kanaldude herri telebistak grabaturik.

Muda

Muda

Irudiak eta errealizazioa: Stephane Etxegarai 'Etxe'

Dokumental laburra

Dokumental laburra

Egilea: Kulturaz

Atzera

Zapetagilea (Iruñea, 2018/04/05)

Atzera

Larrean amoroski (Baiona, 2018)

Egilea: Bideografik

Atzera

100 alargunen dantza

Egilea: Etxeko Prod

Atzera

Tatuaia (Donibane Lohitzune, 2020.10.18)

Kanaldude herri telebistak grabaturik.

Atzera

Muda

Irudiak eta errealizazioa: Stephane Etxegarai 'Etxe'

Atzera

Dokumental laburra

Egilea: Kulturaz

Etxe kurridak

Bestak heldu orduko
erroak indartzen,
musikaren laguntzaz
umorea jartzen;
gazte talde bat kantu
ta dantzak uztartzen,
etxez etxe joaten da
bestak iragartzen.

Eta bada Mizel bat
gazte horietan,
zerbait egiten duna
etxe guzietan;
dantza mahai gainetan,
mahai azpietan..
Eguna pasatzen du
pitokerietan!

Baina behin Mendione
etxaldean ze min..
Hango amatxi negar
egin eta egin...
Mizel hurbiltzen zako
maitasunarekin :
´negarrez aritzeko,
zer duzu Kattalin?`

Kattalinek erantzun
alegri gutxiko:
´negarrei nola ez diet
jalgitzen utziko?
Heldu den urtera arte
dantzari, mutxiko...
ez baldin bazaituztet
berriz ikusiko!!`

Aditu erantzuna
gogoan duela,
nahiz jakin umorea
beharretsi dela;
Mizel ohartuko da
lehen ez bezela,
etxe kurridak zerbait
gehiago direla!