Torii

Torii

  • Baiona
  • Post-rocka, Rocka, Progresiboa

Ortzadarra

Bidean gelditu naiz, galdua nintzelako / Ezin orroituz / Nundik heldu, ta nora nebilen /
Bainan mutu egon nitzen / nere parean ikusi nuen, ortzadarra /Hi aizu, ze, ederra zira /
Nere bizia alaituko zinuke / Etxera nahi zaitut egun eraman / Neretzat atxiki, hain pollita zaren / Abiatu nintzen ederraren gibelean / Euria mardul, nere begiak bidearen gainean / Ibarrez ibar, zubiz zubi / Bidaiatu nuen / Garrasika, / Nere haserrea asetzeko / Nere bizia alaituko zinuke / Etxera nahi zaitut egun eraman / Neretzat atxiki, hain pollita zaren / Zertako eskapatzen zira nigandik, bakarrik maitatu nahi zaitut / Nere bizi euritsua, alai dezazun / Bainan hasi naiz ulertzen, harrapaezina zinela / Ta denbora galtzen nuela, zure atzean nekatzen / Aski da ! Ez zaitut segitzen / Ez baitzira neretzat ona / Ez dut galdu itxaropena / Eguzkia dut orain ikusten / Bidean gelditu naiz / Hitz egiten ortzimugari / Oihuka biziaren mugeri / Euripean iguzkia hurbil / Itxoiten / Ortzadarra itxoiten