2017.05.05
Ttun Ttun Brigade

Ttun Ttun Brigade

  • 2015
  • Bergara (Gipuzkoa)
  • Popa, Elektronikoa

Atzera

Giriak Zarautzen

Atzera

Sagardotegian bai (Kafe Antzokia)

Berpizkundea 1 (intro)

Hainbat zientzialari jeltzale, operazio mahai baten inguruan daude. Mahai gainean, SABINO-ren gorpuzkia dago. XABIER zientzialari burua urduri dago. Litio biltegiko borborrak apurtzen du isiltasuna. 

XABIER 
Jelkideok, dena prest berpizkunderako? 

LAGUNTZAILEA 
Bai, Xabier, litioa irakiten dago. 

XABIER sabaiko lehiotik begira gelditzen da. Astiro-astiro begirada SABINOrengana bideratzen du. 

XABIER 
Tximistarekin batera, gure Sabino Arana handia, berriz izango dugu gurekin. Hiru, bi, bat… 

Bat batean, zarata ikaragarri bat entzuten da gelan. Tximistaren argiak guztiak itsutzen ditu. SABINOk begiak irekitzen ditu bat batean. Zientzialari guztiak atzera pauso bat egiten dute. XABIER ordea SABINOrengana gerturatzen da. 

XABIER 
Oh, Sabino, entzuten nauzu? 

SABINO tente jartzen da, eta besterik gabe denak aho bete hortz utziko dituen zerbait esaten du. 

SABINO 
Bai, entsuten zaitut. Non daude neskatxak eta garagardoa?