2014.05.23
Txakun

Txakun

Atzera

Mila sagarroi bide bazterrean
 

Mila sagarroi bide bazterrean

1995 - IZ


  • Oh txi txi bai buana
    facebook iconfacebook icon
  • Ttapusa hortaz futitzen da (zapatak)
    facebook iconfacebook icon
  • Dantza hori
    facebook iconfacebook icon
  • Jauna gorri
    facebook iconfacebook icon
  • Bele Inquisidore
    facebook iconfacebook icon
  • Ttikittakuna
    facebook iconfacebook icon
  • Akelarrean dantzan
    facebook iconfacebook icon
  • Neskatxo 
    facebook iconfacebook icon
  • Santxo Azkarra lo dago  
    facebook iconfacebook icon
  • Ama 
    facebook iconfacebook icon
  • Denak maite
    facebook iconfacebook icon
  • Aldapeko
    facebook iconfacebook icon
  • Leloa 
    facebook iconfacebook icon
  • Garratoin dantza
    facebook iconfacebook icon
  • Teodül Pastor... Rap! (Xiberopop)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 47' 42"


Argi kodea: IZ-434 KD


Azala: Txomin Larronde, Paxkal Indo


PARTAIDEAK

  • Txomin Larronde, ahotsa, gitarra, ttikittakun
  • Patxi Arotzarena, ahotsa, gitarra, gaita
  • Paxkal Indo, ahotsa, perkusioa, txirula, gaita, teklatuak, ttikittakun, flauta
  • Daniel Ondikole, atabala
  • Matthieu Haranboure, baxua
  • Kittof Amorena, akordeoia

GRABAZIOA

IZ estudioa (Amasa, Gipuzkoa)


SOINU TEKNIKARIA

Kaki Arkarazo


LAGUNTZAILEAK

  • Jean-Lou Corrihons, zuzendari artistikoa, gitarra
  • Mixel Etxekopar, xirula
  • Amaia, Miren, Paxkalin Aire, ahotsak
  • Otxote Leinua, koruak, moldaketak
  • Fredo Arrabit, tronboia
  • David Arriola "Ginola", saxofoia

GENEROA

Folk-rocka

Hazparne, Itsasu, Miarritze, Urruña eta Donibane Lohizuneko bost gaztek sortu zuten Txakun, 1991. urtean: Daniel Ondikola (bateria), Patxi Arotzarena (ahotsa eta gitarra; 2011ko urriaren 3an zendu zen), Paxkal Indo (sintetizadorea, flauta, txirula eta ahotsa), Txomin Larronde (ahotsa eta baxua) eta Mixel Moussou (eskusoinua). Paxkal Indo eta Txomin Larronde Bizkarrezurra folk irlandarreko taldean ibilitakoak ziren aurretik. «Inportazioko musika» baztertu eta «Euskal Herriko barruko musika» landu nahi zuen Txakunek, musika tresna tradizionalak (eskusoinua, gaita, txirula, txalaparta…) eta rock taldeenak (bateria, gitarra, baxua, teklatuak…) erabiliz, Irlandan The Pogues taldeak jorratutako bidetik. «Asko maite dugu gaitaren soinua distortsionatutako gitarra batekin, eta zertarako ez txirula funk kantu batean… Musika mailan ez gara mugatzen eta erran dezakegu gure instrumentu zaharrak ez ditugula mugatu nahi ere… » (1). Beñat Zozaia baxu jotzailearekin taldea zazpikote bihurtu zen —ondorioz, Larrondek baxua utzi eta gitarra hartu zuen—, eta 1993an bere lehen diskoa autoekoitzi zuen, Zapatak ari ziren, hamar kantukoa.

811

Txakun taldeko kideak, hastapenetan.

ZTK (Zimako Talde Koordinakuntza) elkarteak sorturiko Iparretarock labelak argitaratutako lehen diskoa izan zen. Diskoa grabatu aurretik saldutako harpidetzen bidez jasotako diruarekin argitaratu zen diskoa. Diskoaren liburuxkan azaldu zutenez, «lehen produkzio horrek, diru gutxirekin eginik ere, erakusten du disko osoa egiten ahal dela Iparraldean… Gure helburua, euskal rock taldeen arteko loturak azkartzea eta horien promozioaren segurtatzea, ikusiz oraindik ez dagoela gisa horretako eraikidurarik». Txakunez gain, Mister Saguak, Txingoma II, Tagada, Mikelats eta IX taldeek sortu zuten ZTK.

Diskoa kaleratu eta gero, Zozaia Sustraia taldera joan zen, eta Xabi Chabagnonek ordezkatu zuen aldi batez; azkenik, Matthieu Haranbourek (King Mafrundi) hartu zuen baxua. Halaber, Kittof Amorenak Moussouren lekua hartu zuen. Orduan ezagutu zuen Txakunek bere garairik egonkorrena. Kontzertu kopurua handitu zen, gehienetan herrietako jaiak girotzeko deitzen zituzten, eta maiz emanaldietan inprobisatutako zatietatik sortzen zituzten geroago kantu berriak. IZ diskoetxea prest agertu zen taldeari diskoa argitaratzeko. Hain zuzen, Jama Larreburuk (Minxoriak) IZren ardura hartu ostean, Ipar Euskal Herriko zenbait talderekin harremanak hasi zituen diskoetxeak, eta Euskal Herrian ez ezik Frantzian eta Espainian ere haien diskoak banatzeko estrategia abiatu zuen.

812

1995eko emanaldi batean. (Berria)

Mila sagarroi bide bazterrean (IZ, 1995) izan zen Txakunen bigarren diskoa. Jean Lou Corrihons Minxoriak taldeko gitarrista ohiak eraman zuen zuzendaritza artistikoa, eta kolaboratzaile ugari izan zituen taldeak: Mixel Etxekopar, Fredo Arrabit, David Arriola… Doinu aldetik ere askotariko lana da, reggaea, folka, funka, rapa eta herri dantzak entzun baitaitezke diskoan. Hitzetan, berriz, euskal mitologiaren eta historiaren aipamen ugari zeuden: “Santxo Azkarra lo dago”, “Bele Inquisidore“, “Akelarrean dantzan“… Lanak arrakasta izan zuen, eta Hego Euskal Herrian ezagun egin zuen taldea.

Hurrengo urtean, Lau Behi taldearekin partekatutako EPa argitaratu zuen, udan entzuna izateko asmoarekin: Merke & Ona (IZ, 1996). Talde bakoitzak hiru kantu grabatu zituen. Jatorrizko taldekideetako bik —Arotzarena eta Ondikole— eta Matthieu Haranbourek taldea utzi zuten, eta haien ordez Thierry Arribehaute (gitarra), Martial Schlafang alsaziarra (bateria) eta Didier Etxeberria (baxua) sartu ziren. Taldeak soinua gogortu egin zuen, folketik urrundu eta rock-and-rollera gehiago hurbilduta, eta hiru kide berrien ekarpenak beste kolore bat eman zion emaitzari. Izan ere, Txakunen ezaugarrietako bat zen taldekide bakoitzaren eraginetatik elikatzen zela taldearen musika.

2234

Txakun taldea, ihauteri giroan.

Hortaz, hurrengo lana ere ezberdina izan zen, aldaketak gertatu baitziren taldean berriz ere. Bixente Iriart (baxua; 1972-2002), Frederic Chanbon (perkusioa, King Mafrundi) eta Vicent Thomas (bateria) taldekide berriekin grabatu zuen Arratsa barroka (IZ, 1997), Txakunen estudioko azken diskoa. Ingalaterrako musika elektronikoaren techno doinuak, reggae eta dub eraginak barneratu zituen zazpikoteak lan honetan. Teknikoki oso lan zaindua izan zen, bi estudiotan eta hiru soinu teknikarirekin grabatua. Horrez gain, Bixente Iriartek landutako CD-ROM formatuan kaleratu zen, taldearen historia, diskografia eta bestelako datuak bilduta.

Txakun desegin eta gero, Txomin Larrondek Txo! egitasmoa plazaratu zuen, musika elektronikoaren ildotik. Harrapa airea (Agorila, 1999) izan zen haren bakarkako lehen diskoa. Lan horretan, besteak beste folk, rock, funk, reggae, techno, rap eta jungle doinuak ondu zituen, ordenagailuaren eta beste musikari batzuen laguntzaz: Olivier Larronde, Xabier Solano (Etzakit, The Solanos, Esne Beltza), Philippe Bouthemy (King Mafrundi), Kittof Amorena (Damba)… Hitzetan, umorea, gogoeta eta kexa agertu zituen Larrondek. Gero, Malkoz izeneko egitasmoari heldu zion.

Txakuneko beste burua, Paxkal Indo, txalapartari lotutako ibilbidea egiten ari da. Kalakan taldeko partaidea izan zen. Halaber, Seaska elkarteko lehendakaria da 2008ko urtarrilaz geroztik.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) El Tubo, 67. zenbakia, 1995