2020.12.09
Txo

Txo

  • 1969
  • Ziburu (Lapurdi)
  • Folka, Rocka, Reggaea, Elektronikoa

Arratsaldeko balada

Arratsaldeko balada
malda goxoa, ardien ezkilak
Arratsaldeko argia
udazkenako euria eta

Zuhaitz zaharra azala korapilatua
hitz ixiletan kondatzen duen historia

Arratsaldeko argia
mila bizitzaren lekukoa da
Goizetik iluntzeraino
bizi sortzetik itzaletara

erdi biluzik banoa
haize goxoan
ostoa bezain arina
kulunkatua
banoa, goxoan, arina, kulunkatua

Arratsaldeko magia
beste beharrik ez duzu eta
ispirituaren dantza
eramaiteko bere balsara

erdi biluzik banoa
haize goxoan
ostoa bezain arina
kulunkatua

eta batzutan iratz eremuen erdian
jaun pottoka, zuhurtziaren behakoa

Arratsaldeko balada...

banoa
goxoan
arina
kulunkatua