Txo

Txo

  • Itsasu (Lapurdi)

Bordagaineko dorretik

Bordagaineko Dorretik
Ez dut ikusten balerik
Ez da ere battelarik
Etxe berrien gainetik

Ez da gehiago kalterik

Ene dorretik jautsirik
ez gurutzatzen Lulurik
Guztiz haluzinaturik
Ziburun ote naiz diot nik

Ez da gehiago kalterik
Ez da gehiago hemen Kaxkarotarik

Bota bota Peita
urera, bai
ttinko kanabera
Bota bota Peita urera
Atunek atxik ditzatela

Plazan nago eta beharrik
Ostatu bi idekirik
Tana eta Bittoretik
Ateratzen moskorturik

Ez da gehiago kalterik
Orain gure Lulu lasai dago eta ixil

Ez da gehiago kalterik
Oraingo Luluk ez egiten kezkarik

Hau zer den, errazu hau zer den
Marinelik gabeko portu garbi horrek
Igande etengabea du zerbait iduri
Arrazorik gabeko familiak baladan
bai eta kaxkarota beti langabean.