Txo

Txo

  • Itsasu (Lapurdi)

Iratzartzeko tenorea

Ez ote da iratzartzeko tenore(a)
zeru hain grisa da kanpoan
Iguzkia lañoetan da nigarrez
gizona bere lanean
Hu bere lanean, Hu betiko lanean

Irratian diote: «berri onik ez
Miss Amerika aldean!»
Aspaldian ditut entzun nahi ez
Mundu hori da gezurra
Huhu ba gezurra da,
Huhu, gure mundua
Ze tenore, ze tenorean da
iratzartzeko tenorea
Ze tenore, berantegi ote da
ezagutzeko egia

So egizu orain zure ondoan
ez da hoberik agian
egia ebatsia da aspaldian
Pantaiaren bestaldean
Huhu bestaldean, huhu hori aspaldian
Ze tenore, ze tenorean da
iratzartzeko tenorea
Ze tenore, berantegi ote da
ber pizteko zure kontzientzia

Demokrazia hasten da zure auzoan
Agur batekin hasten da
irriño batekin arrapostua
gutienekoa litaike ba
Huhu gutienekoa, arrapostua
Ze tenore, ze tenorean da
iratzartzeko tenorea
Ze tenore, ze tenorean da
ber pizteko gizakia
Bainan
Ze tenore, ze tenorean da
iraultzaren tenorea
Ze tenore, berantegi ote da
ber pizteko gure nahia