Txo

Txo

  • Itsasu (Lapurdi)

Laguna

Eio laguna, badakizu zuhaitza hila da
Pareta bat eraiki dutela

Eio laguna, badakizu
zuhaitz zahar hura…bai
Itzali da…erori da...

Eio laguna, badakizu erreka doala
Idorrez beteko itsaso batera

Eio laguna badakizu abian girela
hutsez beteriko denda batetara

Ezer ez ikusi ez inoiz
Deus ere ez ikasi

hei, laguna, zuhaitza hila da
gerezi gabea da gure udaberria
bai laguna, zuhaitz zahar hura bera
paretaren aurkari zaila ihardukitzea
hei begira zelaian
oain zer den
etxe berri milaka
askotan etxe hutsa
udako xokoa (eta garestia)
bai eta zu laguna
aitaren etxea saltzen

Eio laguna, baldakizu zer ikusi dudan?
Gure geroa kanpotik guztiz kontrolatua

Eio laguna eleketaria ixiltzera doa
Bere poema debekatua izan da

Debekatua izan da