Txo

Txo

  • Itsasu (Lapurdi)

Maskak

Hizkirik gabeko hitza
Irri gabeko muturra
Samurtu den xanoa
ez dakidan egia da

Hotz hotza kanpoan
Hotzegi barnean
Ahotsik gabeko hotza
Hots
hotzikara hozkada

Hozka hozka
Hortz hautsia
Hauts untzi huts eta makala
Hots
hutsaldi huts

Zure su gabeko sukarra
itzalitako argi beltza
Dena desegina da
izengabekoa ez egina da

izengabekoa ez egina da

Orain ken ditzagun maskak
Hauskor ditugun maskak
Lehor ditzaten malkoak
argi ditzaten irriak

Hatsa eta hasperena,
Bederen hastapen bat da
(alta) Izotzaren urtzea
ez da suaren gara
(Oraindik ez da gara, ez)

Orain ken ditzagun maskak
Hauskor ditugun maskak
Biluzik den egia
azalaren fereka da
azalaren fereka

Biluzik den egia
ezpainetan dugun gustua

Eta zure azala