Txo

Txo

  • Itsasu (Lapurdi)

Nire xakur pitoa

Nire gereziondoan ez dut gerezirik atxeman
Eta nire baratzeak biper gorririk ez du eman
hesiaren bestaldean,
ez ezaguna dut auzoa
Egia da telebistan, gaixtoa dabil denetan

Ni eta nire burua 'ta nire zakur pitoa
Ontsa gorderik etxean garagardoa eskuan
ah eta porru lodi bat ahoan…

Che Guevara komunetan,
sarean konektatua
zer uste duzu zozoa
ni gizona modernua…
eta asko maite dudana da
uebgunean txatea
emazte gazteekin bixtan da...

Ni eta nire burua ‘ta
blonda hunen ixterra
Ontsa gorderik etxean
ene zakila eskuan
Eta hi, ken hadi hortik zakur pitoa!

Ikusmoldeak baditut eta
Zuper open nauzue
Gai guztiak aipatzen
omosexualena salbu…
adibide on baten gisa
Le Penen aurka nauzue
Nahiz eta aitortu behar
batzutan egia duela…

Ni eta nire burua ta nire arma eskuan
Ontsa gorderik etxean
moskorraren sola solan
eta lurrean etzanikan hilik,
xakur pitoa...