2020.12.09
Txo

Txo

  • 1969
  • Ziburu (Lapurdi)
  • Folka, Rocka, Reggaea, Elektronikoa

Seinale

Laño beltza inguruan
Haizerik gabeko bela
norabide guzietan
bilatzen azken faroa
Ufa baten zai nago eta
bakarrik ene barkoan
itsas hegitik ene itzalera
seinale bat esperoan

Laño beltza inguruan
Itsas gabeko barkoa
norabide guzietan
bilatzen azken argia
marearen zai nago’ta
bakarrik ene uhartean
botoilaren sakonetik
mezu baten esperoan

malkoan, seinale baten esperoan

Nun da aterabidea
Hutsune zabal honetan
Ortzadarraren altxorra
Nihun ez dago lurrean

Seinale

Laño beltza inguruan
Lurrik gabeko gizona
norabide guzietan
bilatzen azken portua
Arnas berririk ez bada
bakardadeko munduan
esku baten bila doa
‘ta so baten esperoan

Nun da aterabidea
Hutsune sakon honetan
Ortzadarraren altxorra
Bilatzen dutan bitartean

Noraino zoaz horrela
itzalaren mariñela
Noraino doa barkoa
kapitainarik gabea (x2)

Nun da aterabidea
Hutsune ilun honetan
Ortzadarraren altxorra
galdu nuen aspaldian