Txo

Txo

  • Itsasu (Lapurdi)

Udazkenako dantza

Urria da uztaila bezain beroa
Uda dugu Larrazkena
Alaia da, jendea kanpoan eta
irria ezpainetan, goxuan

Azaroan, gerezirik baldin bada
Janen ditugu gost√ľan
Eguberriko, nahi baduzu laztana
Biluzik joango gira, larrera

Etorri dantzarat udazkenako dantza
Osto gorrien artean
Etorri dantzara, azkeneko dantzan
Suzko giro beroan
Oh suzko zuper giro beroan

Urria da, uztaila bezain beroa
Uda dugu Larrazkena
Lur idorra kasik urik gabekoa
Euririk gabeko urria, errea
hain maite baitugu guk beroa

Etorri dantzarat udazkenako dantza
Osto hilen artean
Etorri dantzara, gure azken balsan
Suzko (zuper) giro beroan

Etorri dantzarat udazkenako dantza
Osto hilen artean
Etorri dantzara, azkenen dantzan
Gure azken dantzaldian

hain maite baitugu guk beroa...