2021.03.18
Txorroskilo

Txorroskilo

  • 2013 - 2019
  • Donostia, Zubieta (Gipuzkoa)
  • Punk-rocka

Durango 95

Aflikzioaren muga gizatiarrak gaindituta daudela
Adierazten da nire irudi zurbilean
Bihotz mekanikoa engranai hustelez elikatzean
Hobe da imajinazio primitiboena askatu,
Gorpu ibiltari bihurtu baino

A toda hostia noa errepide zaharrean
Neuronen talka gogor sentituz
Bere ipurdi aurpegia kristalaren atzean
Une okerrenean gurutzatu zait

Beste zigarro bat,
Espiritu txarren kea erreta errautsa bihurtzen da.

Nire dementzia ta abiadura,
Irudi makabroak nere buruan bueltaka
Beste aukera bat ez det eman nahi

Jaioberria baitnintzan eskuak mugituz, lepoan itsatsi
Ta festa hasi da iada

Zapaldu bere kareta lurraren kontra
Estutu, itzuli humilaketa pozaz
Ta behingoz, parrez lehertzen naiz bere ondoan
Agian, momentu puta honen zaiā€¦
Momentu puta honen zai, beti egon ta orain ohartzen naiz.

Zipaio, estupa, txibato edo putaseme horren barne-edertasunak nire bota gorriz apaintzen zuen.
Bista fotogramaka,
Haize-bolarak burua erreta,
Paperak sutan galtzen ditut,
Gero ni ezin aurkituz.

Enautela aurkituko, ni errautsa baitnaiz.