2021.03.18
Txorroskilo

Txorroskilo

  • 2013 - 2019
  • Donostia, Zubieta (Gipuzkoa)
  • Punk-rocka

Ziberskunk

Ultrakomunikazioa, teknologia berpizkunde garaian
Plastikozko skin ta punkiek,
Beste aukera bat zeozer izateko

Atentzioa deitzearen beharra arazo potolo bihurtu dek hire bizi-huts soilean,
oniritzi tristeak biltzeagatik desesperatuta

Zurrumurru merkatalgune sistemak eraikiz
Estetikaren prototipoak zilegiztatzen
Aho-arin koldar ta multinazionalek
Zapaldu nahi gaituzte

Esanahi bat zeok nire kantuen atzean
Ez gutxiestu behin ere gure errealitatea
Mod-skin-punk ta rasta izan hinteke
Ziber-estupa txatxu agian ere
Pertsonak garenaren oinarri eztabaidaezina ahaztu nahi duk

Hierarkia elektroniko hustel baten jarraitzaile,
Zaila izango zaik noizbait nire ideiak ulertzea
Underground mugimenduaren deshumanizazioaren aurka ez dugu etsiko

Biraka kable ta uhinen artean
Bizimodu oniriko batean hago
Hire ego-aren arrastoen bila
Behingoz denbora galtzeari utzi
Hireagatik borrokatzen hasi

Beraz egon hadi, ziberskin ta ziberpunk
Edo kanpoko munduak aise irentsiko zaitu
Ez bota aitzakiarik ta ez jan belarririk
Tente jarri, atera hadi kalera