2021.09.02
Tzar

Tzar

Ur lodi

Euri azidoa, haizea, orratzen gisa, hezurretarainoko hotza,
eruntsiz ezik erantzi ezin diren beldurrak,
biolentzia osoz kolpatzen duten olatu geldiezinak
heldulekua ez da, ikusten ez da, odol lainotan ezkutatzen da

...uholde honek
...irauliko al gaitu?

Eta hi motel, udaberrian gintuenaren ustean.
lorerik ez da, kimurik ez da, lohizko putzu bat besterik ez da

...uholde honek
...irauliko al gaitu?
...uholde honek,
...ala itoko al gaitu?

etzazu gezurrik esan
etzazu zure burua engaina
ez uste epeletan zaudela
lohiez oraturik zaudenean.

Jabetzea baita
urratsetan lehena,
burujabe zainak lehertzeko
burujabe
zainak lehertzeko bada ere
...ez baita egongo
bihotz hauek
izozteko uholderik