2018.03.26
Uger

Uger

Atzera

EZfera

Atzera

Xedea eta fedea

Atzera

Ubela

Atzera

Iltzeak (Akustikoan)

Iltzeak

Orain gara okel ta egur,
Ezer ez gordetzeko momentuan, bat egitekoan.
Orain gara okel ta egur, okel ta egur.

Desberdinak garela esaten dutenak badira,
Amnesia aproposak memoriaren arabera.
Behar ugari kontu berdinetan,
Iltzeak zeharkatzen gaitu.

Ekaitzak zure barruan, lehorteak zeure inguruan,
Hainbat premia dugu sorbaldetan.

Azalak batu egin gaitu,
Mamiaren garapenaren kontra, zarenaren kontra.
Azalak batu egin gaitu, mamiak ez nau seguru.

Sentiberatasunaren oihartzuna da justizia,
Berun pisutsiko kate partekatua.
Zorrozkiloak geure esfortsuan,
Minak zeharkatzen gaitu.

Alegoria gordin hontan aurkitzen dugu
Izan garen eta sortu dugunaren arteko zigorra.
Minak, hizkuntzak, generoak, …
Zeharkatzen gaituzten horiek denak,
Okela eta egurra batzen dituzten iltzeak.