2018.03.26
Uger

Uger

Atzera

EZfera

Atzera

Xedea eta fedea

Ez dut nahi

Ondo sentitzeko lasterketatik galdua 
Ta bidea antzina ahazturik korrikan noa 
Aire beroa besarkatzen nau 
Gura dodan guztia eskuragarri ta ez dut nahi 

Ez dut nahi! 

Bihotza asetzeko makinak zorabiatzen nau 
Nola urten ahal naz hametik aukera ez padau? 
Begiak idi, begiak idi, ta nire alboan zauz 
Ze ostia eitzen dogu korrikan ez badugu nahi 

Orratzari jarraitu, jarraitu! 
Sistema izateko, gizakia ahazteko 
Zer dira aukerak?, nahiago bizitza 
Galdu eta topatu, topatu! 
Ta odol grisa ez dugu, ez dugu nahi! 

Zazpi eguneko buklean sartuta 
Hainbat eta hainbat bukleren artean 
Eta aukera deritzozu, honi aukera deritzozu? 
Borobil handiago baten haiz sartuta 
Ta atzine pasa diren bukleen gerizpe soila zara 
Gerizpe soila zara 

Besteak zu ikusteko, ulertzeko 
Horman islatzen den gerizpe gris soilan 
Dimentsio bat galduz bilakatzen zara 
Memoria izateko nahi zenuena