2019.05.03
Une

Une

  • 2004
  • Oñati (Gipuzkoa)
  • Metala, Pop-rocka, Rocka

Hustu nigan (penak)

Zure betiko dirdirarekin
tristura makillatua…
dena ondo doa,
dena primeran
indar bete erakustokian

Izotz zati handi bat
itsasoaren gainean
unez une urtzen zoaz

Hustu nigan
penak, minak
Dena atera
penak lau haizetara

Zure barruan
batzen doana
zeuretzat bakarrik eginda
dena ondo doa
dena primeran
irrifarra, irrifarrak

Sentimena
ahultasunaz
berriro ere
nahasten

Akats bera
arintasunaz
berriro ere
egin behar duzu

Izotz zati handi bat
itsasoaren gainean
unez une urtzen zoaz

Hustu nigan
penak, minak
Dena atera
penak lau haizetara

Ez gorde ezer zeuretzat

Malkotan ito arte
Oihuka entzun arte
Minduta hustu arte

Orain hobe?