2019.05.03
Une

Une

  • 2004
  • Oñati (Gipuzkoa)
  • Metala, Pop-rocka, Rocka

Sekretu

Hainbeste gau banatzen
bion sua asetzen
bi baten bagina
galdatuta

Baina badakit ez dakizula nor naizen
Jada badakit ez nauzula ezagutzen

Goizero
musuak aurrez aurre,
entzun nahi duguna
elkarri belarrira
kontatzen,
sentiarazten

Baina badakit ez dakizula nor naizen
Ezezagunak noraino?

Zenbat sekretu hilerrietan ehortziak?
Zenbat sekretu oraingoz lo?