2018.01.16
Urria

Urria

  • Folka

Atzera

Bruma altxatzean
 

Bruma altxatzean

1979 - IZ


  • Guaren bidea badugulakotz(Hitzak: Pantxoa Axiari, M. Bilbao-Musika: Urria, herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Anuntxi(Hitzak: Auxtin Zamora-Musika: Beñat Axiari)
    facebook iconfacebook icon
  • Zorrotza(Hitzak: Gabriel Aresti-Musika: Urria, Fermin Valencia)
    facebook iconfacebook icon
  • Ihauteriak(Hitzak: Auxtin Zamora-Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Lemoniz(Hitzak: Pantxoa Axiari, M. Bilbao-Musika: Urria)
    facebook iconfacebook icon
  • De Lancre hiltzaile(Hitzak: Auxtin Zamora-Musika: Beñat Axiari)
    facebook iconfacebook icon
  • Arrano beltza eta Amaia(Talde inprobisaketa)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Iraupena: 36' 24"


Argi kodea: IZ-122 D


PARTAIDEAK

  • Claude Etxelekon, gitarra
  • Christine Martineau, biolina
  • Pantxoa Axiari, perkusioa
  • Christian Vienssans, saxofoia, flauta, kapoula
  • Beñat Axiari, ahotsa
  • Bruno Roman Ruiz, biolina

Laguntzailea:

  • Cesar Stroccio, bandoneoia

GENEROA

Folka

“Talde hau ez da orain denbora bateko Urria talde bera. Beste pertsona batzuekiko harremanetatik sortu da; elkar barne topatzeko eta gure kasualitatezko hitzetan eta gure elkar kutsatzean sorturiko musika bat egiteko gogo bizitik”, zioten Bruma altxatzean (IZ, 1979) taldearen bigarren diskoaren sarreran. Berez, testu horrek ederki kokatzen gaitu euskal folkak emandako talderik iraultzaileenaren ikuspegian. Iraultzailea, musika egiteko zein ulertzeko eragatik, eta iraultzailea, haien ikuspegi politikoagatik zein hainbat herri mugimendurekin zuten harremanagatik. Aurretik, Argi tirrintan… (Gravure Universelle, 1978) argitaratu zuen taldeak.

Claude Etxelekonek (gitarra), Christine Martineauk (biolina), Pantxoa Axiarik (perkusioa), Christian Vienssansek (saxofoia, flauta, kapoula), Beñat Axiarik (ahotsa) eta Bruno Roman Ruizek (biolina) osatzen zuten taldea garai hartan. Laster batean bildu zitzaien Pascal Gaigne okzitandar jatorriko gitarrista eta konposatzailea (Amaia Zubiria, Imanol). Inprobisaziotik zein herri musikatik edaten zuen taldeak, eta horregatik, agian, askoz ere ikusgarriagoa gertatzen zen zuzenean. Horrela azaldu zuen Beñat Axiarik: “Urriaren erreferentziak askotxo dira. Hasteko, Euskal Herriko musika tradizional batzuen oihartzuna dago. Nire barruan ditudan Zuberoako doinuak betiere kantatzen segitzen dut. Baina badira beste eragin musikal batzuk ere. Europako bat-bateko musikaren ildotik datozenak eta hemen guztiz ezezagunak direnak” (1).
Urria

‘Argia tirrintan…’ diskoa grabatu zuten Urriako taldekideak.

Garai hartako euskal folk taldeekin alderatuta, nabaria da Urrian dagoen haustura gogoa. “Garbi azaltzen da konflikto bat dela, eta nik uste dut maila jakin batean gure lur honetan ez dagoela kultura sortzerik hausturarik burutu gabe, aurrerapauso bat eman gabe nolabait. Gero ere, gure komunikazioaren edukiak entzute jarrera bat eskatzen du, entzute jarrera aktibo bat. Ez gauza baten jasotze soila. Erlazio berri batzuk sortu nahi ditugu publikoarekin, eta hori ez dago sekula aldez aurretik irabazia, hori guk irabazi behar dugu. Espektakuluaren magiaren bitartez lortu beharra dago hori” (1). Horixe gertatu zen, hain zuzen ere, Urriaren beste ekarpen berritzaile nagusia: taldearen eszenaratze landua.

Taldekideek harremanak zituzten Iparraldeko zein Frantziako hainbat antzerki talderekin, eta emankorra gertatzen zen haien arteko hartu-emana, baita hainbatetan elkarlana ere. Hartu-eman horiek jarraituak izan dira, gainera, Beñat Axiariren kasuan (Tafurs, Theatre des Chimeres, Theatre du Rivage, Koldo Ameztoi, Biarritz Balleta…).

Pascal Gaignek, Beñat Axiarik eta Christine Martineauk osatu zuten taldearen muina 80ko hamarkadaren bigarren erdialdera arte, taldea desagertu zen arte. Sekula ez zuten erabateko arrakastarik izan, baina beren nortasun berritzailearen lekukotasuna utzi zuten hamaika emanaldi eta elkarlanetan.

Pascal Gaignek ibilbide mamitsua egin du ondoren, bai hainbat musikariren gitarrista gisa, bai Amaia Zubiriarekin osatutako bikotean, bai konposizioaren alorrean, hainbat filmetarako musika sortuta.

Testua: Andoni Tolosa