2021.02.23
Üther

Üther

Ilun esnatu da eguna

Ilun esnatu da gaur eguna. Ez da txorien kanturik, trumoi eta txismistak bai ugari. 
Gris dago arratsa, ez da haize boladarik. Euria soilik, ez besterik. 
Heldu da gaua, gau iluna eta ez dago argirik, farolek kutsatzen duten paisaia besterik. 

Egunak egun, momentuak momentu, istanteak istante, orduak ordu, aurreprogramaturik bizi garen gizartean. Inora ez iristeko azkarregi bizi garen errealitatean. 

Balaztarik gabe, maldan behera zuzen 
Guztia suntsitzea bi hankadun animalien bizilege. 
Izateak muturreraino estutuz, 
munduaren zikloak arindu. 
Teknologiak lagunduko gaituela salduz, norbanakoen arteko harremanak deuseztatu. 

Nahieran kontrolatzeko armak dizkigute opari antzean saldu. 
Eta guk, "nola ez", bihotzez ditugu eskertu, 
inkontzienteki, kontrol gizarte bat bultzatuz, ilun esnatu den egun hontan.