2021.02.23
Üther

Üther

Eraiki

Baietzaren beharra, ezin ezezko baten aurka jarri. Eta zertarako gainera? Markatuta dugun bidea jarraitzea errazagoa da. 
Ohartu gabe gure izaera zizelkatzen dute beraiek ezarritako itxurari jarraituz. Izango al gara hau ulertzeko gai? Izango al gara hau lehertzeko gai? 
Sistemaren zirrikituetatik igaro, hauek saihestu beharrean. 
Barrutik errazagoa izango da. 
Guztia suntsitu eta ezetzaren baietzean oinarrituz, eraiki.