 
            Hotza da bere barnea 
Gorputza harri kozkor bat 
Aurpegi itxura gabea 
eta begirada gaiztoa 
ipar poloko haizea bezala 
hotza betirako eta tristea 
inork ezaitu inoiz maite eta 
horrela bakarrik hilko zara 
eta zu zara errudun bakarra 
bukatzeko egoera hortan 
zure gain ez da inor ez eta 
espektrua zara mundu honetan 
zure bizitza 
okertu zen egunean 
zure irribarrea 
desagertu zen unea 
izotzezko bihotza da zure gorputzaren barnean 
izotzezko bihotza da, bihotza da.. 
Tratu txarretaz ari zara 
egunero mesprezioak 
bortitza da zure jarrera 
ta askotan irainkorra 
arima gabeko espektrua 
mamuak dira zure lagunak 
infernuan urtuko zaizu 
bihotzeko izotza 
izotzezko bihotza.. 
barnean...