2022.01.27
Vulk

Vulk

Atzera

Lanaren kanta (zuzenean)

Atzera

Mailua

Egileak: Galapan, Arriguri

Atzera

Vulk ez da (zuzenean)

Egileak: Galapan, Arriguri

Atzera

Militantzia sutsua (Behekaldea, Gaztea)

Militantzia sutsua

izutua nengoen sakrifizio honekin
izutua nengoen sakrifizio honekin
eta beharbada
hau zen behar genuena
eta beharbada
hau da garen guztia
nahaste aratza

izutua nengoen
sakrifizio honekin

izutua nengoen sakrifizio honekin
baina berria,
berria nahi genuen
eta kaskarregiak ginen
jakiteko, eusteko, gainditzeko
berria, beti berria,
pentsaezina
segurtasun gerritik kanpo
amari lotuta, ernalduta
pisua jesanezina zen
itzultzeko ordua da
ordua da
ordua da
ordua da
etxe zaharrean bizi izatea
beti hor, bero eta atsegina
ezaguna beti izan dadila

eta gaixotasuna etorriko da,
irakastera
baina guztiarekin ere,
ez duzue arretarik jarriko
ez duzue ezer izango
ez zarete ezer izango
eta ez duzue ezerekin atseden hartuko
zuen sakrifizioarekin baizik