2022.01.27
Vulk

Vulk

Atzera

Lanaren kanta (zuzenean)

Atzera

Mailua

Egileak: Galapan, Arriguri

Atzera

Vulk ez da (zuzenean)

Egileak: Galapan, Arriguri

Atzera

Militantzia sutsua (Behekaldea, Gaztea)

Lanaren kanta

jende guztia doa presaka
baina inork ez daki nora doan
autoak, argiak, aurpegi guztiak
gero eta azkarrago doaz
ezin moldatu erritmo honera
bi beso ta lepo batekin behintzat

noiz amaituko da
nire lanaldia?
tik tak tik tak
helduko al naiz zurekin egotera?

beti berandu
beti beti
ez naiz ailegatu
ez naiz ez naiz
betiko moduan
betikoan
lan asko neukan
asko neukan

egunak azkar erretzen dira
trenen argiak urruntzen diren bitartean
trenak, ametsak edo behar dituzun hitzak
justifikatzeko saldutako izerdia
salduta-ta-ta-ta-ta lapurtutako izerdia
dirua ta denbora gauza bera bada
esan azkar esateko duzuna

noiz amaituko da
nire lanaldia?

tabernari puta bat naiz
munduaren egarria asetzen

beti berandu
beti beti
ez naiz ailegatu
ez naiz ez naiz
betiko moduan
betikoan
lan asko neukan
asko neukan

finak dira gaur egungo kateak
aleazio berri batez eginak
harribitxiak bezala jantzita
eramaten dira, eramaten dira
danak morroiak, danak morroiak
garestiagoak edo merkeagoak
danak morroiak, danak morroiak
lanaren kanta entzuten