Bigarren aukera (Gaztea B Aldea)
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
'Ane' filmerako egindako abestia
Hitzak eta musika: Willis Drummond
Zuzendaria: Diego Katariniuk di Costanzo
Ez badut deus ere gehitzeko, eginen dut hobeki ahazteko.
Arrazoia badut ere, iritziz alda al dezaket oino ?
Beti bada zerbait errateko, sartu dena atera beharko…
argazki batean atxikiko ala zulo batean botako.
Soka moztea ez dut lortuko behar dudala uste dudano.
Harea ordulariak zer dio harea guzia behean deno ?
Joan itzultzearen pozarendako, berriz bete soilik hustutzeko,
ezerk ez du irauten betiko, arnasaren zikloak baino…
Airea bularrean, pozoina odolan, desioa tripan, ura zintzurran, bazka urdailan, kutxadura buruan, ta gu munduan, ta gu munduan…
Arnasa hartu… Arnasa eman… eta utzazu joaten… eta utzazu zu uzten.