Bigarren aukera (Gaztea B Aldea)
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
Willis Drummond hirukotearen bisita izan dugu 'B Aldea'ko egongelan. "Bigarren Aukera" abestia eskaini dute, zuzenean.
'Ane' filmerako egindako abestia
Hitzak eta musika: Willis Drummond
Zuzendaria: Diego Katariniuk di Costanzo
mundua munduen batura baizik ez da
eta goizero eta gauero milaka asmatzen dira…
ez dizut nik erranen arazorik ez denik
baina gehienek badute aterabiderik
azkenean galdera ez da « nola egin ? »
baizik eta « zergatik ez dugu egiten ? »
zerk gaitu trabatzen ? Nork gaitu trabatzen ?
Zerk gaitu elkartzen ? Nork gaitu zatitzen ?
Noren interesa da ? Zein da gure beldurra ?
Zu noiz hasten zira ? Eta gu noiz hasten gira ?
Laparrez betea da bidexka berria
eta akatsez josia bihotzaren mintza
hautatzeko tenorean, galdera hau ez dea
balio duen bakarra ?:
« zer ebazten dugu beldurrak bultzatua,
eta zer maitasunak akuilatuta ? »
hautua azkenean beti berbera da
beldurra ala
amodioa
beldurra ala amodioa
amodioa...
amodioa…
amodioa…