2014.05.26
Xalbador eta Ihidoi

Xalbador eta Ihidoi

  • Herri kanta

Atzera

Amentsen miraila
 

Amentsen miraila

2005 - Kultulan Diskak


  • Ameriketako anai arreberi(Hitzak: Ernest Alkhat-Doinua: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Artzaina(Hitzak: Daniel Xalbador-Doinua: Los niños del Pireo
    facebook iconfacebook icon
  • Prestige(Hitzak eta doinua: Daniel Xalbador)
    facebook iconfacebook icon
  • Hamazazpi urte(Hitzak eta doinua: Daniel Xalbador)
    facebook iconfacebook icon
  • Soltero(Hitzak: Daniel Xalbador-Doinua: Mexikarra)
    facebook iconfacebook icon
  • Xiberuko anderea(Hitzak: Daniel Xalbador-Doinua: Pantxo Etxeberri)
    facebook iconfacebook icon
  • Hamasei urtetan(Hitzak eta doinua: Daniel Xalbador)
    facebook iconfacebook icon
  • Xix(Hitzak: Daniel Xalbador-Doinua: Kaxiano)
    facebook iconfacebook icon
  • Haurtxo modernoak(Hitzak: Daniel Xalbador-Doinua: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Biharko iguzkia(Hitzak: Daniel Xalbador-Doinua: Altzükütarrak)
    facebook iconfacebook icon
  • Korrika(Hitzak eta doinua: Daniel Xalbador)
    facebook iconfacebook icon
  • Herriaren alde(Hitzak: Daniel Xalbador-Doinua: Pantxo Etxeberri)
    facebook iconfacebook icon
  • Lagünt eta maita(Hitzak eta doinua: Etxahun-Iruri)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 55' 33"


Argi kodea: KD0105


Azala: Paxkal Indo


PARTAIDEAK

  • Daniel Xalbador, ahotsa
  • Gerard Ihidoi, ahotsa
  • Pantxix Bidart, gitarra
  • Domeka Zubeldia, akordeoia
  • Amaia Riouspeyrous, ahotsa
  • Unai Zubeldia, flauta, txostua
  • Sebastien Othaburu, arrabita
  • Mirentxu Agerre, pandereta, perkusioa
  • Paxkal Indo, flauta, txalaparta
  • Philippe Albor, gitarra, ahosoinua, perkusioak
  • Marie Hirigoien, zeharkako flauta
  • Sylvie Cherbero, akordeoia
  • Maialen Dupuy, akordeoia
  • Kristof Hiriart, txalaparta

SOINU TEKNIKARIA

Andde Carrere


GENEROA

Bakoitzak bere aldetik hasi zuten bidea Daniel Aire Xalbador urepeldarrak (Fernando Aire Xalbador bertsolariaren semea) eta Gerard Ihidoi ezterenzubitarrak. Bakoitzak bere kantuak zituen, bere plazak. Eta lehen aldiz 1990ean abestu zuten elkarrekin, bikote moduan, Baxenabarreko Kantu Txapelketako kanporaketan. Daniel Xalbadorren kantu batekin aurkeztu ziren, “Gaztetxo bati” izenekoarekin. A cappella kantaturiko abesti hark hitz onenen saria eskuratu zuen, baina, hala ere, finaletik kanpo gelditu zen bikotea. Txapelketatik at, ostatuetan eta plazetan kantatzen hasi ziren bi laborariak elkarrekin ordutik.
1992an lehen diskoa argitaratu zuten, Gauden gu izenekoa, Elkar diskoetxearekin. Handik bost urtera etorri zen bigarren diskoa, Agorila diskoetxearekin argitaratutako Bizitzaren haritik. Eta gaurdaino, azken diskoa 2005ean argitaratu zuten, Amentsen miraila (ZTK). 2010. urterako beste disko bat atera asmo dute.
Bai diskoetan eta bai plazan herri musika landu dute beti Xalbadorrek eta Ihidoik. A cappella edo gitarra jotzaile bat lagun harturik, munduko kantu ezagunak zein euskal kantu ez hain ezagunak taularatu dituzte, antzokietan, herriko festetan, sostengu gaualdietan, elizetan… Dena den, Xalbador eta Ihidoiren errepertorioan ez dira falta Daniel Xalbadorrek berak sorturiko kantuak; harenak dira hitzak gehienetan, nahiz eta bakar batzuk Ernest Alkhat, Etxahun-Iruri eta Xabier Leterenak izan.
Plazerari eta penari, plazeretik eta penatik abesten dute Xalbador eta Ihidoik. Amodiozko kantuak eta politikoak. Ipar Euskal Herriko kantagintzan, Etxamendi eta Larralde bikotearekin lotu izan da Xalbadorrek eta Ihidoik osaturikoa, bai estilo aldetik, bai jorratzen dituzten gaiei begira, hala doinuetan nola kantakeran.
Testua: Ainara Gorostitzu