2014.05.26
Xalbador eta Ihidoi

Xalbador eta Ihidoi

  • Herri kanta

Atzera

Bizitzaren haritik
play_buttonadd_button
 

Bizitzaren haritik

1997 - Agorila


  • Gaztetxo bati(Hitzak eta doinua: Daniel Xalbador)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Piarres Larzabal(Hitzak eta airea: Roger Idiart)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Maitasun lorea(Hitzak eta airea: Daniel Xalbador)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Euskadin bizi(Hitzak: Mendiburu-Airea: Christian Aboucaya)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Agertu orduko(Hitzak: Xalbador-Airea: Herrikoia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gure eskubideak(Hitzak: Xanti-Airea: Daniel Xalbador)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Esperantzari(Hitzak: Daniel Xalbador-Airea: Herrikoia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Mariposa(Hitzak: Daniel Xalbador-Airea: Nicaragua)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Europari(Hitzak eta airea: Daniel Xalbador)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gau bilduan(Hitzak: Manex Erdozaintzi-Etxart-Airea: Daniel Xalbador)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 49' 25"


Argi kodea: AG CD 174


PARTAIDEAK

  • Daniel Xalbador, ahotsa
  • Gerard Ihidoi, ahotsa
  • Gerard Luc, musikaria
  • Mario Gachis, musikaria

GRABAZIOA

UHT estudioa (Angelu, Lapurdi)


GENEROA

Bakoitzak bere aldetik hasi zuten bidea Daniel Aire Xalbador urepeldarrak (Fernando Aire Xalbador bertsolariaren semea) eta Gerard Ihidoi ezterenzubitarrak. Bakoitzak bere kantuak zituen, bere plazak. Eta lehen aldiz 1990ean abestu zuten elkarrekin, bikote moduan, Baxenabarreko Kantu Txapelketako kanporaketan. Daniel Xalbadorren kantu batekin aurkeztu ziren, “Gaztetxo bati” izenekoarekin. A cappella kantaturiko abesti hark hitz onenen saria eskuratu zuen, baina, hala ere, finaletik kanpo gelditu zen bikotea. Txapelketatik at, ostatuetan eta plazetan kantatzen hasi ziren bi laborariak elkarrekin ordutik.
1992an lehen diskoa argitaratu zuten, Gauden gu izenekoa, Elkar diskoetxearekin. Handik bost urtera etorri zen bigarren diskoa, Agorila diskoetxearekin argitaratutako Bizitzaren haritik. Eta gaurdaino, azken diskoa 2005ean argitaratu zuten, Amentsen miraila (ZTK). 2010. urterako beste disko bat atera asmo dute.
Bai diskoetan eta bai plazan herri musika landu dute beti Xalbadorrek eta Ihidoik. A cappella edo gitarra jotzaile bat lagun harturik, munduko kantu ezagunak zein euskal kantu ez hain ezagunak taularatu dituzte, antzokietan, herriko festetan, sostengu gaualdietan, elizetan… Dena den, Xalbador eta Ihidoiren errepertorioan ez dira falta Daniel Xalbadorrek berak sorturiko kantuak; harenak dira hitzak gehienetan, nahiz eta bakar batzuk Ernest Alkhat, Etxahun-Iruri eta Xabier Leterenak izan.
Plazerari eta penari, plazeretik eta penatik abesten dute Xalbador eta Ihidoik. Amodiozko kantuak eta politikoak. Ipar Euskal Herriko kantagintzan, Etxamendi eta Larralde bikotearekin lotu izan da Xalbadorrek eta Ihidoik osaturikoa, bai estilo aldetik, bai jorratzen dituzten gaiei begira, hala doinuetan nola kantakeran.
Testua: Ainara Gorostitzu